Lea Ibarra Mankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Mendexako Etxe berri batzuk
Lea Ibarreko Mankomunazgoaren sorpena
Lea Ibarreko Mankomnazgoko Bulegoak

Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa - Hastapenak

1970 aldera, lan bila kanpora emigratu beharrean ziren gazte askok, herri txikien bizitza aldarrikatzeari ekin zioten buru-belarri eta bat-bateko mugimendu dinamiko eta sutsua sortu zuten.

Lea Ibarreko Promozio Taldeak deituriko taldeak abian jarri zirenean Lea Ibarra osatzen duten bost herrion gainbehera begi-bistakoa zen: gero eta baztertuago zeuden, zein baino zein, eta elkarrekiko loturarik edo harremanik ere ez zuten.

Lea Ibarreko Promozio Taldeen garrantzia ikaragarria izan zen, antolakuntza nahiz koordinazio lanetan eta planifikazio kontuetan funtsezko ekarpenak egin baitzituzten (esate baterako, Formazio lana eta Lealde eta Herriola kooperatiben sortzea).

Planifikazioaz ari garela, bestalde, ezin aipatzeke utzi Leako Guraso Elkarteak eta euren Koordinakundea, mugimendu honen babesle eta bultzatzaile izan baitziren Frankismo garaian; dinamizaziorako zeuden oztopoak ekiditeko ezinbestekoak izan ziren. Garai hartako herri-dinamikaren babesle eta bultzatzaile legalak genituen eta haien bidez hainbat ekintza zabaldu ziren eskualdean. Esate baterako:

  • - Mahai inguruak eta herriz herriko kultur asteak.
  • - Hauteskunde eta udal bozka demokratikoei buruzko ponentziak eta analisiak.
  • - Irakaskuntza euskalduna berreskuratzeko plangintza.

Mugimendu honi esker, etorkizunari beste modu batera begiratzea eta eskualdearen plangintza taxutzea lortu zen. Ordukoak ditugu:

  • - Beharren azterketa eta irtenbideak bideratzeko proposamena.
  • - Azpiegitura industrialari buruzko aurre-proposamena.
  • - Garai hartan nagusitzen ari zen anexioen joeraren aurrean eta alternatiba moduan, Lea Mankomunazgoaren ideia.

Udal demokratikoak iritsitakoan, aurretik prestatuta zegoen herri programa hori bere egin eta bertan esku hartu zuen jendea sartu zen udaletan. Horrek eragin handia izan zuen udalek gerora eraman zuten politikan.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie