Lea Ibarra Mankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Lea Ibaia
Amorotoko Udala
Okamikako Industrialdea

Harremanetan Jarri:

Zerbitzu Orokorrak eta Hirigintza:
Tel: 94 684 29 82
Faxa: 94 684 44 21
E-mailak:  
leaibarra@bizkaia.org

Ongizate Zerbitzua:
Tel: 94 684 29 63
Faxa: 94 684 44 22
Gizarte Laguntzailearen E-maila:
gizarte1.amoroto@bizkaia.org
Administrari Laguntzailea E-maila:
ongizate.lea-ibarra@bizkaia.org

Garapen Zerbitzua:
Tel: 94 684 44 23
Faxa: 94 684 30 77
E-maila: mank.lea-ibarra@bizkaia.org

Zerbitzuak: Eginkizunak eta Helburuak

Garapen Zerbitzua

Bi atal bereizten dira: zoru industriala eta enplegua batetik, eta bailarako azpiegiturak bestetik.

- Mankomunitatearen lehen helburua zenari jarraituz 1984an Okamikako Industrialdea eratu zen, eta modu honetan, garai hartan utopia zena gaur egun errealitate bihurtu da (400 lanpostutik gora eta 30 bat enpresa). Hasera bateko filosofiari jarraiki, eta Gizaburuagako Udalarekin dagoen hitzarmenaren ondorioz, Udalak industrialdetik jasotzen duen diruaren %40a Mankomuniteari abonatzen dio, eta era honetan Okamikaren garapenerako fondoa osatzen da. Fondo honen bidez Okamikan ezartzen diren enpresei laguntza eskaintzen zaie eta enpresa proiektu berrientzat irekitako Legamin mintegia sustatzen da.

Honi loturik, aipagarria da Markinako Udalak, Markinako Lea Artibai Teknik Eskola eta Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak sortutako AZARO fundazioa. Teknik Eskolak eskualdean duen eragina kontuan izanik eta bertan dugun zoru industriala aprobetxatuz, proiektu berriei irteera posibilitatea eskaintzea eta egungo jardueretan linea edo asmo berriak aztertzeko aukera ematea ditu helburutzat.

Bestalde, hor dago Bizkaiko Foru Diputazioarekin, BBKrekin eta EUDELekin, lanpostuak sortzeko Behargintza izeneko hitzarmena ere.

- Azpiegiturei dagokienez, eta zuzenean agian ezer gutxi egiteko aukera izan arren, hona hemen gestio eta hitzarmenen bidez gure gaur egungo erronkak:

  • - Bailarako bizi-kalitatea hobetzea.
  • - Errepideen hobekuntza.
  • - Telebista eta telefono kobertura handitu eta hobetzea.
  • - Saneamendu sarea eta aprobetxagarria izan daitekeen kanalizazioa bideratzea.
  • - Geure nortasuna zainduz, turismorantz zabaltzea.
  • - Mantenimendu eta aholkularitza teknikorako enpresa sortaraztea.

Zaborbiltze Zerbitzua:

  • - Astero, astelehen, asteazken eta ostiraletan bost Udalerrietako zaborbilketa normala.
  • - Astero, astearteetan Munitibar eta Gizaburuagako auzoetako zaborbilketa.
  • - Astero, asteazkenetan Amorotoko auzoetako zaborbilketa.
  • - Udaldian, astearte, ostegun eta larunbatetan, Mendexako hondartza, kanping eta Kurlutxu auzoko eta Amorotoko Oleta auzoko zaborbilketa.
  • - Urtarril, Apiril, Uztail eta Urriko azken bigarreneko ostegunetan Munitibar eta Aulestiko traste zaharren bilketa, eta azken ostegunetan Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexakoena.
  • - Hilero plastikoen bilketa egingo da horrela eskatzen duten baserrietan. Munitibar, Aulesti eta Gizaburuagakoetan azken asteartean, eta Amoroto eta Mendexakoetan azken ostiralean.
    Honez gain, herrietako jaien ondorioz edo bestelako motibazioren bat medio, beharrezko ikusten den aparteko zerbitzua eskaintzen da.

Hirigintza Zerbitzua:

Laguntza eta aholkularitza teknikoari dagokion zerbitzua emateko, Arkitektoaren ordutegia, honako hau da:

  • - Asteazkenero, arratsaldeko hiruretatik bostetara, Mankomunitateko egoitzan egoten da, bost Udalerriotako edozein biztanleri behar duen informazioa edo aholkularitza emateko.
  • - Asteazkenero, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bietara eta arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte, bost Udalerriotako Alkate, Zinegotzi eta Idazkariek izango dute aukera Arkitektoarekin bildu edota eztabaidatzeko. Normalean goizeko orduak bisitak egiteko aprobetxatuko ditu, batez ere Amoroto, Mendexa eta Gizaburuagako ordezkariekin biltzeko erabiliz, eta arratsaldea Munitibar eta Aulestiko harremanetarako eta bulego lanetarako utziko du.

Ongizate Zerbitzua:

Bost udalerriotakoOngizate Zerbitzua Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez gestionatzen da.

Zerbitzua honela labur daiteke:

  • - Agertzen diren arazoen aurrean gestio puntualak: hirugarren adina, osasun mentala, familia desesgituratuak, e.a.
  • - Talde mailako lana, batez ere hirugarren adineko elkarteekin.
  • - Etxebizitza Zerbitzua.
  • - Gizarte bazterkeriaren aurkako legea: Lege honek bi atal dauzka:
    • a) Gizarteratzeko Gutxieneko diru sarrera.
    • b) Gizarte-beharrizan larrietarako laguntzak.

Kultur ekintzak:

  • - Umeen eguna eta mus-briska txapelketen antolaketa.
  • - Leatarren eguna.
  • - Bost Udalerriotako frontoietan zehar Pala Txapelketa.
  • - Argazki lehiaketa.
  • - TXUTXUMUTXUKA aldizkaritxoa eta JEURT aldizkaria.
  • - Euskararen erabilpena eta normalizazioa bultzarazten jarraitzea.

Saneamendu zerbitzua:

1.998ko Uztailean Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoarekin hondakinen tratamendurako hitzarmen bat sinatu ondoren, baserri eta etxeetako putzu septikoen hustuketa eta garbiketa zerbitzua eskaintzen da.

Administrazio zerbitzua:

  • - Bost Udaletako Kontabilitatea eta Aurrekontuen gestioa eramatea.
  • - Bost Udaletako pertsonalaren nomina eta aseguru sozialen gestioa eta aholkularitza.
  • - Bost Udaletako ur-lohien estolderi eta ibilgailuen gaineko tasa eta zergei dagokien fakturazioaren inprimaketa eta gestioa.
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie