Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa
Bengola Energi Naturala
Bengola Energi Naturala
Bengola Energi Naturala

Bengola Proiektuaren Atalak

Hiru fasetan banatzen da:

1. Fasea: Parkearen urbanizatzea, egokitzea eta ekipatzea. Guztiz amaituta.
Parkean ondorengo atalak aurki daitezke:

Energia eolikoaren gunea: Haize errota bi daude ikusgai, Euskal Autonomia Erkidegoan jarri ziren lehenengoak.

Aisialdi gunea.

Zubiak. Eraikina eta aztarna arkeologikoen eremua parkearekin lotzen dute.

- Diseinuzkoa: "Ube" eskulturagileak diseinatua. Bere ezaugarriak: “Corten” altzairu xaflaz egina, 12 metroko luzera, 4ko zabalera eta 3,7ko altuera ditu.

- Egurrezkoa: egitura herrikoiagoakoa, interpretazio zentroaren eremua parkeko baratze atalarekin lotzen du.

Eguzki ordularia. Interpretaziorako panelarekin.

Zhen lorategia. "Ube"-k diseinatua. Haren lan multzo batek apaintzen du.

Baratze-lorategia. Lanabesak gordetzeko egindako txabola edo eraikina guztiz berezia da. "Corten" altzairuan egina da, gainontzekoekin antzekotasun harmoniatsuan. Hormetan nekazaritzari buruzko aipamen literarioak jarri dira.

Eskenatokia: Herritarrentzat erabilgarri.

Bidea: Parkea Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexaren arteko elkarlanaren ondorio izanik, herrion eta herriotako auzoen izenak azaltzen dira.

2. Fasea: Eremu fotovoltaikoa:

7500 m2-ko partzela hartzen du. Parkearen baitan kokatzen bada ere, daukan garrantziagatik, bigarren fase modura bideratu da.

Zera du helburu: iturria eguzkia izanik, energia ekoiztea eta Euskal Herrian hain ugariak diren gune ez eguzkitsuegietan energia ekoizteko modu hau aurrera eramateko dauden aukeren erakusgai izatea.

3. Fasea: Interpretazio zentroa:

Obrak aurreraturik izanik, 2.010ean amaitzea aurrikusten da.

Bengola eraikin berrian kokatuko da. Azterketa arkeologikoak ematen duenaren menpe dago bere garapena.
Ia 800 m2-ko eraikin honek hainbat atal edukiko ditu oinarrizko proiektuan ikusi daitekeen moduan:

Museoa. Itxitako eremu bat izango da, aztarna arkeologikoen inguruan. Berton kokatuko dira sarrera eta harrera atalak ere.

Interpretazio zentroa. erakusketa gela, ur jauziaren aprobetxamendurako turbina gela, plaka termiko eta fotovoltaikoen gunea, bilera eta tailer gelak, bideo konferentzi gela, bulegoak eta taberna.

Energia berriztagarrien inguruko interpretazio zentro baten proiektua izanik, ondorengo elementuekin osatuko da:

Eguzki plaka termiko eta fotovoltaikoak jarriko dira eraikina bera beharrezko energiaz hornitzeko.

Instalazio hidrauliko bat jarriko da, egin berriko ubideaz eta dagoen jauzia aprobetxatuta energia sortzeko. Instalazio hau une konkretu batzuetan ipiniko da martxan energia hidraulikoaren funtzionamenduaren erakusgarri.

Euri uren aprobetxamendurako instalazioaz ere hornituko da eraikina.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie