Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Lea Ibilibidea
Bengola Energi Naturala
Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa

Interpretazio Zentroa

Bengola Natur Energia interpretazio zentroa atal desberdinetan banatuta dago, bakoitza bere berezitasunekin eta informazio bereiztuarekin:

  • - Turbina hidraulikoa
    Eraikinaren sotoan dago kokatuta turbina hidraulikoa, berau, taldeen bisitak daudenean martxan jarriko da uraren bitartez elektrizitatea nola sortzen den azaltzeko.
  • - Energia berriztagarrien gela:
    Gela honetan energia berriztagarri desberdinak lortzeko modu desberdinak azaltzen dira: Hidraulikoa, eolikoa, fotovoltaikoa, termikoa, biomasa, geotermikoa, ...
  • - Leako altxorren interpretazio gela:
    Gela honetan Lea bailaran hain oparoak izan diren burdinola eta erroten funtzionamendua azaltzen da, baita bailaran barrena aurki dezakegun ondarearen berri ere.
    Lea Ibilbideak ere badu bere garrantzia gela honetan, bertan azaltzen delarik nondik norakoa, zer ikusi, etab.
  • - Erreflexio gunea:
    Gune honetan energiaren historian sakontzen da, erreflexiorako gonbite bat eginez.
  • - Teilatua:
    Teilatuan alde batetik eguzki plaka fotovoltaikoak daude ikusgai eta bestetik parkea eta oizeko parke eolikoa interpretatzeko panelak.
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie