Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa
Gizaburuagako Lagun Talde bat.

Gizaburuaga - Festak eta Ospakizunak

Andra Mari Eguna:

Irailaren 8an ospatzen da.
Pilota partidak, dantza-emanaldia eta trikitilariak izaten dira meza ostean. Arratsaldean pailazoak eta tortilla txapelketa. Gauez erromeria.

Zaharren Eguna:

Abuztuko azken igandean egiten da.
Egitarauaren barruan aipagarri dira meza, bertsolariak, asto-probak eta zaharrentzako bazkaria.

Oibarko Ermitako Jaia:

Irailaren 9an Oibarko ermitan, meza ostean, hamaiketakoa egiten da eta arratsaldean briska-txapelketa. Gauez erromeria.

Santa Katalina:

Herriko festa patronala da eta azaroaren 25garrenaren bueltan egiten dira ospakizunak. Egunean bertan meza izaten da, eta hurrengo domekan herri bazkaria.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie