Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Karraspio hondartza elurretan
Lea Ibaian Zubi bat

Lea Bailara - Lea Ibarrean Arrantza

Arrantza egiteko aukera handia dugu Lea ibaian.

Ondoko arrain motak aurkituko ditugu bertan:

  • - Amuarrain edo arrainkari arrunta (Salmo truffa fario)
  • - Izokin gaztea (Salmo salar). * oharra
  • - Arrainkari ortzadarra (Salmo gairdneri)
  • - Sarboa (Noemachelus barbatulus)
  • - Ezkailua (Phoxinus phoxinus)
  • - Aingiria (Anguilla anguilla)
  • - Loina (Chondrostoma toxostorma)
  • - Barboa (Barbus bocagei)

Itsasora hurbiltzen garen heinean, berriz, ondoko espezieak azaltzen zaizkigu:

  • - Itsas arrainkaria (Salmo trutta trutta)
  • - Lupina (Dicentrarachus labrax)
  • - Korrokoia (Chelon labrosus)
  • - Platuxa (Platichtys flesus)
  • - Txitxardina (Anguilla anguilla)

Aipatutakoen artean bakarrik aingira, arrainkari ortzadarra, arrainkari arrunta, barboa, loina, lupina arrunta, korrokoia eta platuxa arrantza daitezke. Lea ibaia salmonidoentzako ibaitzat hartuta dago legalki, arrantzarako epea tarte askeetan eta hil gabeko tarteetan martxoaren 18tik uztailaren 31ra delarik. Aulesti II kotoan berriz, martxoaren 18tik abuztuaren 31ra.

Arrantza egiteko debekaguneak:

Leku hauetan ugalketa gertatzen da, eta arrain kumeak bizi diren aldeak dira. Horregatik, garrantzitsua da babestea. Tarte hauek ondokoak dira:

  • - Aulesti: Nabarriz eta Errekasti errekak.
  • - Gizaburuaga: Urgitxi erreka.
  • - Amoroto: Ballastegi erreka, sorlekutik Ikan baserriraino.

Horiez gain, erreketako goiko tarteetan ere debekatuta dago arrantzan aritzea.

Kotoak:

Bi koto arrunt (Aulesti I eta Aulesti II) eta hil gabeko koto bat daude Lea Ibarrean. Beste guztia esan daiteke arrantza askea dela.

  • - Hil gabeko kotoa: Munitibarreko herrialdean aurkitzen da, Garroko presan hasi eta ingelesaren etxeraino. Hemen aurkituko dugun espeziea arrainkari arrunta da, eta ezin daiteke arrantza egin asteazkenetan eta ostegunetan. Ordutegia goizeko 8.00etatik iluntzeraino da. Egunean lau baimen ematen dira eta bakarrik euliz arrantza daiteke.
  • - Aulesti I: Aulestiko Beheko errotako presatik antzinako arrantzaleen aterperaino (Aulestiko San Anton auzoan) luzatzen da, bertako espezie ugariena arrainkari arrunta da. Asteazken eta ostegunetan arrantza egitea debekatuta dago, gainontzeko egunetan ordutegia goizeko zortzietatik iluntzeraino luzatzen da. Eguneko sei baimen ematen dira eta bakoitzak 6 arrainkari arrunt arrantza ditzake (22 cm-tik gorako luzerakoak). Kotoetan nahitaezkoa da, lizentziaz gain, administrazioak emandako baimena izatea.
  • - Aulesti II: Aulestiko San Anton auzoko antzinako arrantzaleen aterpetik Amorotoko Errotabarriraino zabaltzen da, Aulesti, Gizaburuaga eta Amoroto herriak barne hartuz. Espezie ugarienak Arrainkari ortzadar handia eta arrainkari arrunta dira, eta hemen ere ezin da arrantza egin asteazken eta ostegunetan. Egunean zazpi baimen ematen dira eta bertoko kupoa arrainkari ortzadar bat eta bost arrainkari arrunt dira. Ordutegia zortzietatik iluntzera da eta, koto guztietan bezala, nahitaezkoa da, lizentziaz gain, administrazioaren baimena ere izatea.
  • - Arrantza askea: Arrantza askea egiteko, kotoak ez diren tarteetan eta arrantzan ibiltzea debekatuta ez dagoen tarteetan, nahikoa da arrantza lizentzia eguneratua eta NANa eramatea. Tarte horietan arrantzan egunero egin daiteke astearteetan izan ezik, egun horretan debekatuta baitago.

* Oharra: Izokin gaztea (Salmo salar). Guztiz debekatuta dagoela arrantzatzea. Izan ere, tamaina txikia izateaz gain, espezie hau antzina desagertu zen Bizkaian eta Lea ibaian, eta Nekazaritza Saila espezie hau berreskuratzen saiatzen ari da.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie