Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Txoriak hegan
Lea Ibarreko Landaredia

Lea Bailara - Lea Ibarreko Landareak

Ingurumena asko aldatu da azken urteetan, gizakiaren eraginez batez ere. Etekin ekonomikoen mesedetan, soro, alor, pinudi, industrigune edo populazio-zentroek garai bateko harizti guri guztiak ordezkatu dituzte. Bestalde, ibaiaren arroan eta altuera ttipiko mendi-tontorretan nahiz magaletan, baratzak, mozketarako eta artaldien bazkarako zelaiak eta fruta-arbolak erruz topatuko ditugu bailara osoan.

Artadi kantarikoek (Lauro nobile-Quercetum ilicis) osatzen duten ekosistema dugu akaso, aipagarriena, Lea Ibarreko landarediari dagokionez. Bertako biztanleen ohitura energetikoen aldaketak zerikusia izan badute ere, lurzoruaren baldintza edafikoek (harritsua, lodiera txikikoa, maldatsua...) ahalbidetu dute batik bat munduan bakarra den ekosistema hau.

Halaber, ibai ertzak kasu gehienetan ustiapen, industrialde edo populazioguneen mesedetan eraldatu badira ere, Lea Ibarrak ibaiari dagokion klima eta ekosistema propioari eutsi dio. Haltzez, lizarrez, sahatsez eta makalez osaturiko galeria-basoak ditu berezi bailara honek.

Lea Ibarreko Basoetako Zuhaitz Espezieak

ZUHAITZ MOTAK MUNITIBAR AULESTI GIZABURUAGA AMOROTO MENDEXA LEA IBARRA
Baso atlantikoak 93 45 7 52 7 204
Artea 0 211 52 6 19 288
Eukalitua 12 55 21 269 249 606
Pagoa 12 1 0 0 0 13
Bestelako hostozabalak 8 68 11 28 4 119
Hostozabalak guztira 125 390 91 355 279 1.240
Intsignis pinua 1.744 1.489 397 672 142 4.444
Bestelako koniferoak 57 20 3 43 21 144
Koniferoak guztira 1.801 1.509 400 715 163 4.588
Espezie guztiak 1.927 1.899 491 1.070 442 5.829
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie