Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Mahatsak, Ortuaria
Biztanle Eboluzioa Lea Ibarran Lea Ibarreko Biztanle Kopurua urteka
Bizkako herrietako Populazioa
Bizkaiko Herrien Populazioa

Lea Bailara - Lea Ibarreko Populazioa

Emigrazioa

Agurtu berri dugun mendeari begirada bat ematea ezinbestekoa zaigu ingurune honetako populazioak izan dituen gorabeherak ulertzeko, izan ere ehun urteren joanean erdira murriztu da bertakoen kopurua. Mugimendurik handiena, Euskal Herriko beste hainbat nekazaritza-guneren moduan, 1970-1975 tartean ezagutu zuen Lea Ibarrak, eta batez ere Munitibar eta Gizaburuaga herriek. Aldiz, Markina, Lekeitio eta Ondarroa izugarri handitu ziren, kasik bikoiztu egin ziren.

Orain ez bezala, orduan ez zen lan-aukerarik bertan, ezta garraio erosorik ere, jaiotze-tasak jaistean eskolak mantenduko zirenik ezin zen ziurtatu eta, hori gutxi balitz, etxebizitzen urritasuna ere itzela zen. Ez da, beraz, harritzekoa, kanporako emigrazio-joera horrenbeste gailentzea.

Besterik gertatzen da gaur egun. Mugimendu aipagarri bakarra, nolabait esatearren, udalerriko bertako barne-emigrazioa dugu: auzoetako biztanleek kalera biltzeko joera dute.

Biztanle-dentsitatea

Biztanle-dentsitate oso baxua du Lea Ibarrak. Izan ere, herri hauek azalera handia dute, eta biztanleak auzoetan eta baserri bakanetan sakabanatuta daude. Bestalde, jaiotza-tasa aspaldion handitu egin bada ere, heriotza-tasarekiko desoreka ez da oraindik hautsi. Izan ere, emigratu ez zutenen arteko gehienak adinean sarturik daude gaur egun.

Ikasketa-maila

Gazteei dagokienez, joera nabaria dago ikasketa profesional eta teknikoetarako, izan ere lanerako aukera askoz hobeak ditu tankera honetako ikasketak dituenak unibertsitatera joan denak baino, bere espezialitatean lan egin nahi badu behintzat. Gainera, Markinako Lea-Artibai ikastetxearekiko hurbiltasunak zerikusi handia izan du.

Esan dezagun, bidenabar, zaharrak gazteak baino gehiago izatea edo populazioa oso sakabanatuta bizitzea elementu negatiboak izan daitezkeen arren, elementu positiboak ere badirela:

  • - Biztanleria oso bertakoa da, eta bertako izatearen sentimentu handia du.
  • - Biztanleak euskaldun petoak dira, eta ohiturak eta tradizioak ere gorde egin dira.
  • - Ia ez dago Langabezirik.
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie