Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Amoroton Kobak

Turismoa - Non Lo Egin Dezakezun - Gizaburuaga

Akuiola Baserri Turismoa

Nekazalturismoaren Ikurra.
Baserri Turismoa
Akuiola Baserri Turismoa.

Helbidea:

Laixier auzoa
48289 Gizaburuaga
Tel-Faxa: 94 684 12 13
Tel-Mugikorra: 699 56 76 26

Erregistro Zenbakia: KBI00009.

Kokapena: Laixier auzoan dago, herrigunetik 700 metrora eta Lekeitiotik 5 kilometrora. Ingurune lasaia, errekatik hurbil, zelai, baso eta mendiz inguratua. Lekeitiorako, Gernikarako nahiz Bilborako autobusak etxetik oso hurbil gelditzen dira.

Arduraduna: Maria Angeles Aldekogarai.

Prestazioak: Landa-turismorako egokitutako etxea jabeen baserriaren alboan dago. Bi solairu ditu.
Behekoak 3 logela, bi bainugela, sukaldea eta egongela ditu.
2 lagunentzako apartamentua: logela, bainugela, sukaldea eta egongela.
2/4 lagunentzako apartamentua: logela, bainugela, sukaldea eta egongela sofa-ohearekin.
Goiko solairuan: bi gela, bainugelak barruan dituztela eta telebistarekin, sukaldea eta egongela.
Beti dago ohe gehigarriaren aukera.

Etxearen prestazioak:
- Egongela (telebista eta guzti).
- Berogailu zentrala.
- Kanpoan: barbakoa, mahaiak eta eserlekuak atarian, lorategia, haurrentzako kolunpioak.
- Sukaldea erabiltzeko aukera. Hamar lagunentzako tokia, ondo hornitua: telebista, ikuzgailua, hozkailua, ogia xigortzeko tresna, kafe-makina, mikrouhin-labea eta egurrezko sukaldea.
- Guztira 14 lagunentzako tokia.
- Urte osoan zabalik.Gosariak ere eskaintzen dituzte, hala eskatu ezkero.

Ordutegia: Sarrera eguerdiko ordu batetik aurrera. Irteera, eguerdia baino lehen.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie