Iraupena 5 ordu eta erdi inguru, .
Herri osoa eta bere auzuneak ezagutzeko ibilbiderik aproposena dugu hauxe. Aulestiko plazan ekingo diogu bideari,
elizaren aurrean (beronek ere merezi du ikustea).joango gara. Etxalde sakabanatuz osatutakoa da, gune batuena aurrean dagoena da. Hamen dago san Anton ermita. Ospakizuna urtarrilaren 17an izaten da.
San Anton ermitatik
ermitarantz abiatuko gara. Bertoko pagoa, hamaika erromeriren lekukoa, Markinako lurretan dago eta Bedartzandi espaldako biztanleen bilgune. Ospakizuna abuztuaren lehen domekan ospatzen da.Ondoren, Urregarai tontorra eta
ermita 707m-ra dagoz. Azken zatiak 222 eskailera ditu nahiz eta bakoitzak desberdin kontatu. Azpian gelditzen dan zelaian erromeria egiten da irailaren 16an eta hurrengo domekan errepetizioa.Santa Eufemi tontorretik
joango gara. Aintzinako Markinerako bideak zeharkatzen dau. Baserri batuez osatutako gunea da. Berton dago . Jaia zemendiaren 11n egiten da.Malats auzotik Zuberoa auzora hurbilduko gara. Baserri handiz osatutako gunea,
ermita 210 metroko altueran dago. Jai eguna agorrilaren 10ean ospatzen da. Hemendik Madalena ermitarantz abiatuko gara, 1712an hasi ziren egiten, estilo herrikoian. Jai eguna garagarrilaren 22an izaten da..
Murelaga,
, Ibarrola erdian dago, 1640. urtera arte hamen egon zan parrokia, neurriz ermitarik handiena da. Jai eguna abuztuaren 29an egiten da, san Juan samamoztua.Hurrengo ermitak,
eta San Pablo ermitetatik igaroko gara. Gastiburu mendiaren magalean Ibarrolako bista ederra ikusteko aukera dago. Jaia bagilaren 29an egiten da.abiatuko gara. Ustez XV. mendekoa, Lekerikan Nabarnizko zelaiak Leara begiratzen daben lekuan. Eupilako erromeria garagarrilaren 25ean.
Narea,
edo Ilunzar mendiaren espaldan, hor dago Narea leku eguzkibegia, berton dago san Bizente ermita eta Aulestin geratzen dan garai bakarra, ospakizuna urtarrilaren 22an izaten da.Azkenik,
hurbilduko gara. Aintzinako errege bide da eta gure bidearen amaiera izango da hau. Berton zezeilaren 3an ospatzen da san Blas eta 5ean santa Ageda.Aulesti eta inguruko herriek, mendi martxa egin zuten ibilbide hau eginez.
Aulestiko Mendi martxaren kartela. (Pdf - 1Mb).
Mendate hau
ezker aldean kokatzen da (ibaiaren ibilbidearen noranzko berean begiratuta). Tontorra, berez, Nabarrizko lurretan dago, baina udalerri askotan zabaltzen da bere magala (Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Ispaster eta Nabarriz eta Ereño).Bertara nola heldu: Automobilez joateko moduko biderik ez dago, oinezko ibilbideak, berriz, ugariak dira. Besteak beste, autoa
utzi eta Lexarra Goikoa baserritik gora hel gaitezke. Beste aukera bat, Garaurre auzorako bidea hartu, Masti baserrira igo eta handik oinez jarraitzea da. Dena den, esan bezala, hara jotzen duten beste hainbat ibilbide daude, Gizaburuagatik, Nabarrizetik...Iluntzarreko leizea, Lezate, eta beste
gordetzen ditu mendi honek. Lezate, oso goian dago, hesi batek inguratuta, arras sakona da eta behealdean ura du. Leizea, berriz, behean dago, Aulestitik Lekeitiorako bidean. Orain dela urte gutxi arte bertatik hartzen zen Aulestiko udalerriarentzako ura. Beste hainbat eta hainbat leize, kobazulo eta antzerako aurki daitezke mendate honetan zehar eta . Izan ere, mendi hau lurpeko errekez josita dago.Mendate honetatik
daude. Iparraldetik, kostaldea ikusten da; ekialdetik Arnoko mendiak; hego-ekialdetik, Bedartzandi eta Urregarai; hegoaldetik Oiz mendia eta Lea bailara; hego-mendebaldetik , Sierra Salbada eta Ordunteko mendiak; eta azkenik, mendebaldetik, Sollube eta Ereñozar mendiak eta Gernikako ibai-bokalea.Bi mendiok Aulestin daude baina
mendiaren zati bat Markinakoa da. Bertara nola heldu: Bi bide daude, baina ezagunena eta erabiliena ondorengoa da: Aulestitik Markinara doan errepidetik Lekoiz mendatera igo eta ezker aldera dagoen bidegurutzean seinaleari zuzen segituta helduko gara bertara. Bada bigarren bide bat gora, baina ez da horrenbeste erabiltzen eta gainera ibilgailu berezia behar da.Bide hauetaz gain, oinezkoentzako beste
daude bertara jotzeko, besteak beste, Santa Eufemi kalejira deituriko ibilbidea, gaur egun ongi seinalizatua dagoena.Bide eta ibilbide hauetan zehar, zuzenean Santa Eufemiko zelaira heltzen gara. Bertan
dago (mahaiak, eserlekuak etab. ditu). Zelai horretara helduta, bi aukera daude, Bedartzandiko gailurrera edo Urregaraikora igotzea. Urregaraiko mendi tontorrean dago Santa Eufemiko ermita.Ibilbide handiko bidezidor sareko GR 38.1 atala ere igarotzen da hemendik, izan ere aipatutako Lekoiz gainetik abiatu eta
eta Bedartzandiko tontorrera igo ondoren, Markinaranzko bidea hartzen du. Santa Eufemi ermitak izena ere eman dio mendiari, eta askok, Urregarai baino, Santa Eufemi deitzen diote mendiari. Bertako festa irailaren 16an edo hurrengo igandean ospatzen da. Aipatu bezala, bi mendien artean , eta bolatokiak, aterpetxea, tabernak (hiru hauek urtaro batzuetan bakarrik daude zabalik), mahaiak, eserlekuak, iturriak, askak, barbakoak etab. daude. Bi tontorrak gertu daude atsedengunetik eta antzeko bistak dituzte: ipar-ekialdean Otoio eta ikusten dira; eta atzealdean itsasoa; Ekialde-hegoaldean Urko eta Kalamua; hego-mendebaldean Kanpona eta Arrola mendiak eta horien azpian Malats auzoa; atzean, Ereinozar, Burretxagana eta Iluntzar.paisaia politak ikusteko aukera eskaintzen digu ibilbide honek.
Munitibartik oinez edo kotxez joan gaitezke Totorikaraino eta hortik aurrera, ibilbidearen inguruko azalpena eman beharrik ez dago, oso ondo seinalatuta baitago igoera.
Aulestiko kaskotik abiatu eta
joko dugu. Hemendik aurrera segitu eta Muxoko parajeetan zehar ibili ondoren, Bolibarreko Zeinka auzora helduko gara.Puntu honetatik aurrera G.R.38.1 ibilbideari jarraituko gatzaizkio
iritsi arte.