Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Lea Ibaia

Turismoa - Txangoak - Gizaburuaga

Gizaburuaga-Lekeitio.

Gizaburuaga Lekeitio Ibilbidea.

Eleizaldetik irten eta Akuiolako landa-turismoko ikurra ikustean bide horri jarraituko gatzaizkio.

Lehenengo bide gurutzean ezkerrerantz hartu eta Goio baserrira helduko gara; hemendik Bolu baserrira joango gara Abittara heltzeko, eta errepidera irteten duen bideari jarraituz Lekeitiora doan errepidean aurkituko gara.

bide honen goiko aldean GR 38.1 aurkituko dugu eta guztiz markatuta dagoen bidetik Lekeitiora helduko gara.

Gizaburuaga-Amoroto.

Gizaburuaga Amoroto Ibilbidea

Eliza ondotik Lekeitiko norantzan irtengo gara eta seinalea dagoen tokian Akuiola baserrirantz joko dugu.

Bertatik, Amorotoko Odiaga auzunera joko dugu eta azkenik, Amorotoko Elexalde auzora.

Ibilbidea aldapatsua bada ere, baserri eder asko ikusteko aukera ematen du.

Gizaburuaga Ispaster.

Gizaburuaga Ispaster Ibilbidea

Gizaburuagako Eguen auzotik abiatuko gara. Aulestiko bidea hartu eta Okamikako industrialdera heldu baino lehen, bidegurutzean eskumarantz joko dugu.

Bide honetatik jarraiki, Eguen Bekoa eta Eguen Erdikoa baserriak igaro eta berehala beste bidegurutze batera helduko gara.

Ezkerreko bideari jarraituz Ispasterrera helduko gara.

Gizaburuagan Zehar.

Gizaburuagan zehar Ibilaldia

Eleizaldetik, bertako Santa Katalinako eliza ikusi ondoren Oibarko baselizara jo genezake,erreka ondoan aurkitzen da.

Ondoren Bengoleako zubia, dorretxea....eta hemendik Okamikako industrialdera.

Gizaburuagatik Oinizera eta Oinizetik Iluntzarrera.

Gizaburuagatik Oinizera eta Oinizetik Iluntzarrera

Okamikako industrialdean ekingo diogu bideari.

Bertan dagoen bidexkari jarraiki, Oiniz mendira helduko gara lehenik, eta bertatik aurrera egingo dugu Iluntzar mendiaren tontorrera heldu arte.

Iluntzarreko magalak Aulestiko lurrak hartzen baditu ere, tontorra Nabarrizen du (727 metro).

Ibaiaren Inguruko Paseoa.

Ibaiaren Inguruan Gizaburutik

Paseo politak egin litezke ibaiaren ertzean.

Gizaburuagan arrantzan egiteko ohitura handia dago.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie