Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Amorotoko Baserri bat

Turismoa - Txangoak - Munitibar

Astoagako galtzara.

Astoagako Galtzagaren Ibilbidea.

Gerrikaitzeko plazatik gora abiatuko gara, eta galtzadari jarraiki San Lorentzo ermitara helduko gara, eta hemendik Ganbera.

Gora jarraituko dugu San Kristobal ermitara eta bertatik Oizera. Tontorrera heldu baino lehentxeago, eskumarantz joko dugu Muxika, Mendata eta Munitibar banatzen dituen mugarriraino. Hemendik, Lea bailara utzita jada, Maguna Atarira helduko gara (naturak berak harrian zabaldutako sarbidea da). Durangaldeko lurretan dago.

Bost bat kilometroko ibilbidea da eta oso malkartsua dela esan behar.

Lea Ibaiaren Sorburua.

Lea Ibaiaren Sorburua

Oiz menditik behera isurtzen diren errekak Gerrikaitzeko San Migelen biltzen dira. Gerrikaitzeraino egiten duen bideari jarraiki, historian zehar erabili izan diren eraikuntza-mota asko aurkituko ditugu.

Esate baterako, hainbat urtegi txiki (Uribai, Olatxu eta Goikolea) harlanduz eginak.

Hauen alboan errota zaharrak (Elortza, Olatxu eta Agorrierrota) eta hauen inguruan estilo zaharreko baserriak, hala nola Bartieta eta Arbatzei (ataripea arkitrabeduna dute) eta Garro (ataripea arku itxuran).

Motroillu Mendira Igoera.

Motroillu Mendira igoera

Aulesti eta Munitibarko paisaia politak ikusteko aukera eskaintzen digu ibilbide honek.

Munitibartik oinez edo kotxez joan gaitezke Totorikaraino eta hortik aurrera, ibilbidearen inguruko azalpena eman beharrik ez dago, oso ondo seinalatuta baitago igoera.

Munitibar-Gerrikaitz.

Motroillu Mendira igoera

Plazako goiko aldeko galtzadatik gora egingo genuke Urtia baserrira heldu arte. Bertatik San Lorenzo ermitara joko dugu eta handik Ganbera. Bertan Oiz mendirantz joko dugu. Gora goazela bidegurutze batera helduko gara. Bi aukera ditugu bertan:

1.- San Kristobal ermitara eta Oiz mendira jo, Astoaga deituriko bidetik gora.
2.- Beste bidetik, mendi-magaletik jotzea dugu bigarren aukera. Ganbetik Kortagurenerako bidea dugu. Iporla eta Okiz baserriak pasatu eta Kortagurenera helduko gara. Abereen ustiakuntzara jarritako baserri hau zabalgune batean dago.
Aurrera jarraituta Goiko-Etxebarrira helduko gara eta aurrera jarraitzen badugu Gontzugaraiganera. Inguruotan Uriona auzunea eta bertako baserriak ditugu ikusgai: Ormetxe, Barrenetxe...

Gontzugaraiganetik gora Gerrika auzora helduko gara. Bertan dago Santa Luzia ermita. Ibilbideari jarraitzen badiogu PR.BI.25 deituriko ibilbidetxoaren seinalea aurkituko dugu. Horri jarraiki Totorika auzora helduko gara. Bertan San Juan ermita edota Larrinazarra baserria aipagarri.

Oiz Mendira Igoera.

Oiz Mendira igoera

Oiz mendia, Bizkaiko beste batzuk bezala, Gernikako Batzarretara deitzeko eta Jaurerrian arriskurik bazen abisu emateko erabiltzen zen. Kondairek diotenez, Mari Anbotoko damaren etxeetariko bat da Oiz, zazpi urtetik behin joaten omen zen bertara.

Haize hotzari muga jarri eta klima epela gordetzen du inguruko haranetan. Lea eta Artibai ibaien sorburua da. Garai batean pago eta haritzez josia omen zuen bere magala, baina burdinolak elikatzeko, arrantzontziak egiteko eta erregaietarako egurra ustiatzean soildu egin zuten.

Ibilbideari herriko plazan ekingo diogu, San Pedro plazan. Hemendik Bizkaiko Begiratokirantz joko dugu (oinez nahiz autoz egin daiteke zati hau) Ganbe auzunea igaro eta bidegurutzean ezker alderantz doan bidea hartuko dugu. Oso mendi aldapatsua da (izan ere, 1.029 metroko altuera du). Bertara heltzeko bide bi eta beste hainbat bidezidor daude. Iturri ugari dago ibilbidean zehar eta baita mendi-tontorrean ere.

Ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera dago eguna eguzkitsua denean: Illuntzar, Bedartzandi eta Urregarai mendiak alde batetik, Udalatx, Anboto, Untzillatz, Errialtabaso, Aramotz eta Gorbea bestetik, Zaraia eta Aizkorri mendateak eta azkenik Urdaibaiko Biosfera naturala, atzean Sollube mendia duela.

Mendian gora goazela San Kristobal ermita ikusiko dugu zelai eder batean.

Santio Bidea.

Santio Bidea

Bizkaira Gipuzkoako kostatik heltzen da, Markinatik barrena, zehazkiago esanda, Ziortzako kolejiatatik barrena. Ziortzatik aurrera jarraituz Gontzugaraira helduko gara eta bertatik Munitibarrera. Gernikatik etorrita lehenengo Berreño auzora helduko gara.
Hantxe San Salbador ermita dago. Auzoa ere ikusgarri polita da.

Bidea jarraituz eta kilometro batera eskuinera hartuz, Aldaka auzora iritsiko gara. Bertan, Santiago ermita dugu ikusgai.

Bide honek eta Markinatik datorrenak, baita Lekeitiotik datorrenak ere, Ganbe auzoan egiten dute bat.

Hemendik Santio Bideak Durangorantz egiten du Astoagako galtzaratik.

Bizkaiko Begiratokia.

Bizkaiko Begiratokia

Munitibartik Zugastietara doan bidean dago.

Bista izugarriak:

Gernika.
Mendata.
Urdaibai guztia.

Ganbetik Kortagurenera.

Ganbe Kortaguren

Oso ibilbide samurra da, ia aldaparik gabekoa. Hiru bat kilometro dira guztira. Oiz mendiko Selak edo kortak, abeltzaintzarako lurrak nola banatzen zituzten ikusteko aukera ematen digu ibilbide honek.

Sel edo lur-eremu biribil hauen radioa neurtzeko, kateak edo kordak erabiltzen omen zituzten. XV. mende hasieratik aurrera baserriak eraiki zituzten sel hauetan.

Horren adibide dugu Kortaguren baserria, 1746an eraikia.

Ganbetik San Kristobalera.

Ganbe San Kristobal

Astoagako galtzadan ekingo diogu ibilbideari eta San Kristobal ermitan amaituko dugu.

Kilometro inguruko ibilbide honek aldapa handiak ditu baina baita bista zoragarriak ere (Urdaibai eta Mundakako ibai-bokalea...).

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie